jueves, 27 de noviembre de 2014

Balioak

(FLL) kirol-ekitaldiaren formatua duen txapelketa da eta 9 eta 16 urte arteko gazteei zientziarekin eta teknologiarekin ondo pasatzeko eta emozionatzeko deia egiten die, berrikuntzaren eta sormenaren balioak sustatzeko hezkuntza-konpromisoarekin. Helburua ondo pasatuz heztea da, horretarako zientzia-proiektu bat gauzatuz, Lego Mindstorm robota diseinatu eta programatuz eta FLL balioak erakutsiz (talde-lana, lankidetza, berrikuntza, inklusioa, etab.). Eta hori guztiori erronka global baten esparruan, bere garrantziak gizateria osoari eragiten diolarik.



viernes, 31 de octubre de 2014

Aurten ere IES Zalla DBH-k First Lego Leaguen parte hartuko du. Oraindik ez dugu gauza handirik egin, baina lan handia egiten ari gara. Irudian dagoen robota ez da gurea, baina diseinua antzekoa da.